2023/07/06

Brumadensa bandak bigarren diskoaren xehetasunak eman ditu

Urretxu eta Zumarragako Brumadensa hardcore/metal taldeak Hildako Amaiera bigarren diskoa iragarri du. Honela aurkeztu dute:

"Natura, lanbroa, bide hasierak, bukaerak, aurrera jarraitzeko gogoak, paisaiez eta momentuez gozatzea, gaineko motxilak, barruko zamak, beldurrak, maitasuna, denbora, ke saltzaileak, interesak, espekulazioak, irtenbideak, txikizioak, artifizialak, kontsumismoa, bakardadea, bizipenak, gorrotoa, etab… pentsatu, landu eta bota ditugu gure ikuspuntutik lan honetan. Batzuen ustez, badirudi, gaur egun ez duela zentzurik abestietan borrokatzea ikustearazten digute, baina guretzako musika borroka da, norbere arazo, barru zein kanpo borroka mota asko daude eta hori islatu nahi izan dugu diskoan, gauza asko gelditzen dira esateko eta, ez zaitez izutu!!!".

Jarraian, azala ikus dezakezue:

Gipuzkoarrek 2020an kaleratu zuten bandaren izen bereko estreinako diskoa.

Hurrengo kontzertuak