2023/07/18

Brumadensa taldeak 'Biolencia' abestia aurreratu du

Gipuzkoako Brumadensa hardcore/metal bandak laster kaleratuko du Hildako Amaiera bigarren diskoa. Laukote izatera pasatu eta proposamena findu dute.

Zazpi abesti izango ditu lanak, eta horietako bat da aurreratu dutena: Biolencia (Rat-Zinger taldeko Podri abeslariaren kolaborazioarekin).

Diskoa 2022ko udan grabatu zuten Sound Source estudioetan, eta aurtengo maiatza eta ekaina artean masterizatu du Aitzol Hidalgok Donostiako Doctor Master estudioan. Diseinua, berriz, Jaius baxu jotzaileak egin du, eta jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera.

01. Ukapen Itsua
02. Ate Birakaria
03. Biolencia
04. Hildako Amaiera
05. Haran Baretuak
06. Peligro de Muerte
07. Oskol

Brumadensa banda 2019. urte hasieran sortu zen, eta gaur egun Urretxu, Zumarraga eta Durangoko lau musikarik isatzen dute: Ibon (ahotsa), Terry (gitarra eta koroak), Jaius (baxua eta koroak) eta Jon Estankona (bateria).

Hurrengo kontzertuak