2020/09/10

Brumadensa taldeak lehen diskoa argitaratuko du

Urretxu eta Zumarragako Brumadensa hardcore/metal bandak irailaren 17an plazaratuko du estreinako lana. Guztira hamabi abesti izango ditu, eta taldearen izen bereko kantua da aurreratu dutena.

2019. urte hasieran elkartu ziren, eta bost musikarik osatzen dute: SRK eta Ibon (ahotsak), Terry (gitarra), Jaius (baxua) eta Slim B (DJ). Diskoa entsegu lokalean grabatu zuten ekaina eta uztaila bitartean. Ondoren, Gasteizko Black Cat estudioan nahastu eta masterizatu zuten.

Hurrengo kontzertuak