2018/07/04

Bullets Of Misery: "Lingvae Vasconvm Primitiae" izango da lan berria

Busturialdeko Bullets Of Misery deathcore taldeak argitu du bere etorkizun hurbila. Lingvae Vasconvm Primitiae lan berria plazaratuko dute udazkenean. Bateriak Mikel Gomezekin (Childrain, Lamprea) grabatu zituzten azaroan. Gainerako musika tresnak, berriz, Auryn Studios-etan egin dute Tristan Iñiguez teknikari eta musikariaren gidaritzapean, abendutik martxora bitarte. Bertan nahastu eta masterizatu dute lan berria. 

Bost abesti bortitz izango ditu, eta segidan dituzue izenburuak:

01. Ihizi
02. Begibakar
03. Gure aitaren etxea
04. Ehun hilarri
05. Eate

Azala ikusteko gehiago itxaron beharko da. Bitartean, 2015ean atera zuten Summum Post Mortem lan laburreko abesti bat entzun dezakezue jarraian:

Hurrengo kontzertuak