2022/02/28

Bullets of Misery taldea laugarren lana grabatzen hasiko da

Gernika-Lumoko Bullets of Misery deathcore bandak Karrantzako BlackStorm estudioetan grabatuko du laugarren lana. Martxoaren 5ean hasiko dira, Ekaitz Garmendia musikari zein teknikariaren gidaritzapean.

Duela bi urte boskotea berritu zuten, eta gaur egun ondorengo musikariek osatzen dute taldea: Eneko (ahotsa), Lea (gitarra), Lönsoth (gitarra), Ruben (baxua) eta Azkue (bateria).

Orain arteko azken lana Lingvae Vasconum Primitiae EPa da, eta 2018an plazaratu zuten.

Hurrengo kontzertuak