2019/10/22

Bullets of Misery taldeak boskotea berritu du

Gernika-Lumoko Bullets of Misery deathcore bandak aldaketak izan ditu. Idurri abeslariak eta Lander baxu jotzaileak taldea uztea erabaki zuten, eta bi musikarien ordezkoak topatu dituzte. Hemendik aurrera Eneko (Illenti) arduratuko da ahotsez, eta Ruben (Didar) baxuaz. Boskotea osatzen dute Lea (gitarra), Lönsoth (gitarra) eta Azkue (bateria) musikariek. 

Pasa den urtean, Lingvae Vasconum Primitiae EPa argitaratu zuten, eta duen kantu esanguratsuetako bat da ondorengoa.

Hurrengo kontzertuak