2026/01/05

Burdindegia da gure erronka

Euskal Herriko heavy metalaren gidari izen propioa jartzea erabaki dugu: Burdindegia. Iazko irailerako prest izatea aurreikusi genuen, baina merezi duen lanketa eskaini nahi izan diogu. Gure webgunean eta PDF formatuan eskuratu ahal izango da, euskaraz eta gaztelaniaz. 

Aurreratu genuen moduan, taldeentzako informazio praktikoa eta eguneratzea biltzea da helburua. Aretoak, estudioak, hedabideak, zigiluak eta beste zerrendatuko ditugu.

Atala bere horretan sortu ez badugu ere, estudioen informazioa kontsultatu dezakezue dagoeneko.

Hurrengo kontzertuak