2021/01/05

Burdinola: 2020ko heavy metal argitalpen esanguratsuenak

Iazko Euskal Herriko heavy metal uztaren errepasoa egin du Burdinola heavy metal programak. Gure datu basearen arabera, 2020an 60 argitalpen plazaratu ziren: iraupen luzeko 45, iraupen erain zein txikiko 11, bilduma bat eta 3 maketa. Azken urtetako uzta txikiena da, eta baliteke pandemiak baldintzatu izana.

Saioak hamabi esanguratsuenak aukeratu ditu: Aeroscreamer Cast the Fire, Cobra Fyre, Diabulus In Musica Euphonic Entropy, Dormanth Complete Downfall, Hilotz Aske, Ikarass Relapse Into Desolation, Lined Soulcrifice, Nukore One Minute Silence, Shallow Waters Bed of Snakes, Song of Anhubis Reversed Reflection, Vhäldemar Straight to Hell & Ztah Aska Nazazu.

Hurrengo kontzertuak