Suhuskuneko 8. Buru Beltz Fest jaialdia irailaren 19an eta 20an izango da. Beste behin ere, metal doinuen Nafarroa Behereko hiriburua izango da.
Aurten, berdez jantzi dute Ipar Euskal Herriko bi eguneko festibala, eta zuzenean ariko diren hamahiru taldeak iragarri dituzte: Eraso!, Titan, Vertex, Gohrgone, Hilotz, Some Kind of Puppets, Konorte, Silicium, Odolean, Arti 2.0, Karma, Xixtor of Down eta Butagaz.
Aurrerago zehaztuko dute egun bakoitzeko banden banaketa.