2018/02/28

Buru Beltz Fest jaialdia egingo dute Suhuskunen

Apirilaren 6 eta 7an izango da Buru Beltz Fest jaialdiaren hirugarren edizioa, Suhuskunen (Nafarroa Beherea). Bi eguneko metal egitarau interesgarria antolatu dute "iparraldean egurrak iraun dezan".

Hiru talde ariko dira zuzenean, apirilaren 6an (21:30): Ikus, Vhäldemar eta Estricalla. Aldiz, sei taldek osatuko dute apirilaren 7ko kartela (15:30): Red Dead, Torheit, Newhouse, Cobra, Childrain eta Bolu2 Death.

Bi eguneko eta egun bakarreko sarrerak laster jarriko ditu sailgai antolakuntzak.

Hurrengo kontzertuak