2023/05/01

Buru Beltz Fest jaialdia irailean egingo dute seigarrenez

Suhuskuneko Buru Beltz Fest jaialdiaren seigarren edizioa irailaren 15ean eta 16an izango da. Nafarroa Behereko jaialdia Ipar Euskal Herriko esanguratsuena da.

Bi egunetan ariko diren hamahiru taldeak iragarri dituzte: Lampr3a, Numen, Ztah, Broken Legacy, Prophetic Scourge, Laparretan, El Quinto Con Tenedor, BKBO, Kimule, L.D.K.O., Aho Zakil Konekxion eta Tempt Fate.

Datozen asteetan emango dituzte xehetasun gehiago.

Hurrengo kontzertuak