2023/03/11

Cavan taldeak 'Ahora manda mi ego' abestiaren bideoklipa aurkeztu du

Gasteizko Cavan metalcore bandak pasa den abenduan kaleratu zuen Reir por no llorar estreinako lan laburra. Bergarako Auryn Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu zuten.

Orain, euren lehenengo bideoklip profesionala aurkeztu dute. Horretarako, Ahora manda mi ego kanta hautatu dute.

Hona hemen EParen azala eta abesti zerrenda:

01. Ahora manda mi ego
02. Magnolia
03. Fear yourself
04. Reir por no llorar

Hurrengo kontzertuak