
Bizkaiko Cerebral Effusion brutal death metal taldeak entsegu berezia konpartitu zuen martxoaren 21ean, Arrasateko Montserrat tabernan. Aspaldiko partez, zuzenekoa eskaini zuten Euskal Herrian.
Gogoratu behar da 2023ko martxoan etena iragarri zutela, eta 2024ko udan itzuli ziren laukotea berrituta. Gaur egun, musikari hauek osatzen dute banda: Kosme (ahotsa eta baxua), Jabo (gitarra), Asier (gitarra) eta Nikhil (bateria).
Iraupen luzeko seigarren diskoa konposatzen ari direla jakinarazi dute. Orain arteko azken lana, 2021eko Ominous Flesh Discipline da, eta jarraian entzun dezakezue: