2023/03/04

Cerebral Effusion bandak etenaldi mugagabea iragarri du

Ermuako Cerebral Effusion brutal death metal taldeak ezustean harrapatu ditu zaleak. Sare sozialetan iragarri dutenez, euren ibilbidea eten dute.

"Taldeak barne arazoak ditu eta gure etorkizuna ez da ziurra. Egoera horren aurrean, denbora mugagabean gure jarduera gelditzea erabaki dugu. Egia esan, ez dakigu erabaki hau atzeraezina den, baina denbora hartu behar dugu etorkizunari argiago begiratzeko. Argi eta garbi baiezta dezakeguna da hau kapitulu baten antzekoa izango dela. Hori esanda, bertan behera utzi ditugu hurrengo emanaldiak. Barkamena eskatu nahi diegu antolatzaileei, eta gure esker ona adierazi nahi diegu ulermenagatik".

Ominous Flesh Discipline bosgarren diskoa 2021eko apirilean argitaratu zuten, eta jarraian entzun dezakezue:

Hurrengo kontzertuak