
Iruñeko Chernobyl thrash metal taldea lehendabiziko diskoaren xehetasunak aurkezten hasi da. Decay of the western civilization izango da izenburua eta hamar abesti izango ditu.
Last man on earth da aurreneko singlea, eta Underground Visuals-ek egindako hitzen bideo batekin estreinatu dute.
Iraupen luzeko lehen lana Alberto Porresekin grabatu zuten Estudios K-n, eta laster iragarriko dituzte detaile gehiago.
Ekainaren 13an Thrash Solstice Fest jaialdi entzutetsuan parte hartuko dute Angelus Apatrida, Ktulu eta Electrikeel taldeekin batera.
Lau musikarik osatzen dute Chernobyl: Edain Santafe (ahotsa eta gitarra), Iosu Nuñez (gitarra), Dani Moreno (baxua eta ahotsak) eta Sergio Arana (bateria).