2019/01/11

Childrain bandak "The Silver Ghost" diskoa aterako du martxoan

Gasteizko Childrain taldeak martxoan argitaratuko du The Silver Ghost laugarren diskoa. Herbeheretako Graviton Music Services zigiluarekin sinatu dute, Roadrunner Records diskoetxe ezagunean ibilitakoek sorturikoa. Zehazki, martxoaren 29an aterako dute lana.

Bederatzi abestiko bidaia astrala izango dela aurreratu dute. Hona hemen azala eta kantu zerrenda:

01. Wake the Ghost
02. Saviors of the Earth
03. The Valley of Hope
04. Saturnia
05. The Silver Walker
06. Interstellar
07. Eon
08. Ten Thousand Moons
09. Omega

Wake the Ghost abestiaren bideoklipa:

Interstellar abestiaren letren bideoa:

Europa mailako kontzertu birarekin aurkeztuko dute disko berria. Tartean, Galiziako Resurrection Fest jaialdian izango dira.

Hurrengo kontzertuak