Euskal Herriko Cobra rock/metal taldea bueltan da. Hori bai, laukotea berrituta. Haritz Lete abeslariak eta Josu Luengo gitarristak bi kide berriak aurkeztu dituzte: Sergio bateria jotzailea —2020tik zuzenean haiekin aritu dena— eta Iñigo Ibarrondo (Sharon Stoner) baxu jotzailea.
Hortaz, bandaren bi kide originalek utzi dute: David Gonzalez (baxua) eta Ekain Elorza (bateria). Biek esker oneko hitzak eskaini dizkiete.
Hori gutxi balitz, bosgarren lana grabatu dutela jakinarazi dute. Henko izango da bere izenburua, eta sei abesti izango ditu.
01. Henko
02. Lost & Found (The Constant)
03. Hontzaren Hegaldia
04. Meteor
05. Drawn to the Flame
06. Odol / Kare
"Aldaketa, erabakiak, agurrak, zalantzak... eta aurrera egitearen inguruko sei abesti" direla adierazi du laukote berrituak.
2020ko martxoan kaleratu zuten Fyre lana, orain arteko azkena.