
Euskal Herriko Cobra rock/metal bandak azaroaren 14an argitaratuko du Henko lan labur berria. Sei abesti izango ditu, eta horietako bi aurreratu dituzte. Hontzaren hegaldia euskarazko kanta da bigarrena.
Lan berria Xanperekin grabatu dute Bilboko Koba estudioan. Azalaren diseinua, berriz, OnClick Studio-ak egin du. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:

01. Henko
02. Lost & Found (The Constant)
03. Hontzaren Hegaldia
04. Meteor
05. Drawn to the Flame
06. Odol / Kare
Estreinatu zuen singlea Drawn to the Flame izan zen, Zaloa Urain (Kokein) abeslariaren kolaborazioarekin:
Gogoratu behar da laukotea berrosatu behar izan dutela aurrera egiteko. Horrela, Cobra lau musikari hauek osatzen dute: Haritz Lete (ahotsa), Josu Luengo (gitarra), Iñigo Ibarrondo (baxua) eta Sergio G. Rebollo (bateria).