2018/10/20

Cobra taldeak "Riffyard" diskoaren kontzertu bira amaiera egingo du

Bizkaia eta Gipuzkoa bitarteko Cobra rock/metal bandak Riffyard hirugarren diskoaren aurkezpen birari bukaera emango dio. Azarotik urtarrilera bitarte eskainiko dituzte kontzertuak.

Elder estatubatuarrekin batera Bartzelona eta Madrilen ariko dira. Hendaiako Olentzero Rock Fest jaialdian ere parte hartuko dute Estricalla eta Capsula bandekin, besteak beste. Bira bukaera, berriz, Bilbo eta Donostian egingo dute. Funeral Sun bizkaitarrak eta Eraso! gipuzkoarrak izango dira talde gonbidatuak, hurrenez hurren. 

Hona hemen kontzertuen zerrenda:

  • Azaroak 7. Razzmatazz (Bartzelona) 3 + Elder
  • Azaroak 9. Nazca (Madril) + Elder
  • Azaroak 30. Hendaia.
  • Abenduak 13. Kafe Antzokia (Bilbo) + Funeral Sun
  • Urtarrilak 4. Dabadaba (Donostia) + Eraso!

Cobra taldeak 2016ko otsailean argitaratu zuen Riffyard diskoa. Laukotea ondorengo musikariek osatzen dute: Lete (ahotsa), Josu (gitarra), David (baxua) eta Ekain (bateria). 

Hurrengo kontzertuak