2019/03/19

Corrosive: "Ashes to Ashes. Dust to Dust" izango da bigarren diskoa

Nafarroako Corrosive metalcore taldeak hilabeteetako lanaren emaitza jaso du Ashes to Ashes. Dust to Dust bigarren diskoan. "Gure onena eta okerrena ateratzen lagundu digu. Hazi gara, ikasi eta hobetu dugu", adierazi dute. Zazpi abesti ditu lan berriak, eta dagoeneko biren bideoklipa aurkeztu dute.

01. Talion
02. Hounds of War
03. Homine et Daemonioum
04. Enemy
05. Sick of Me
06. This is for You
07. Then, Now… Forever

Hemen duzue Enemy abestiaren bideoklipa, Alba Mendezek eta Eneko Celestinok egindakoa.

Jarraian, berriz, Talion kantuarena, egile berberek egindakoa.

Madrilgo The Metal Factory Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute diskoa. Pablo Rousselon izan da ekoizlea eta Alex Cappa teknikaria.

Hurrengo kontzertuak