2023/08/02

Crazy World bandak estreinako diskoaren xehetasunak iragarri ditu

Bizkaiko Crazy World hard rock taldeak irailean argitaratuko du lehendabiziko diskoa. Boskotea egonkortu ostean plazaratuko dute, eta azaroan Portugaleteko Groove aretoan aurkeztuko dute kontzertu berezi batekin.

Lanaren azala eta abesti zerrenda iragarri dituzte:

01. Shake The Night
02. I Start Again
03. One Wild Night
04. Give Me More
05. Crash
06. World On Fire
07. Lies
08. The Bad Boys
09. Danger In The Night
10. Crazy World

Hauxe duzue aurrerapen singlea:

2019an sortu zen Crazy World taldeak, eta aldaketak aldaketa, egun bost musikari hauek osatzen dute: Alberto Berrocal (ahotsa), Guillermo Molon (gitarra eta koroak), Eloy Caceres (baxua eta koroak), Jon Mikel Agirre (teklatua eta koroak) eta Iban Hernando (bateria).

Hurrengo kontzertuak