2024/09/29

Daño Dolor taldearen estreinakoa mingarria da

Gasteizko Daño Dolor blackened hardcore banda lehen lanarekin azaleratu da. Narcisista da bere izenburua eta lau abesti ditu. Plataforma digitaletan eta beraien Bandcamp atarian entzungai jarri dituzte.

Vibora eta Ni Hil taldeetako kidez osaturiko da Daño Dolor, eta doinu mingarriak gustuko dituzte. Beraiek grabatu dute lana eta Javi BlackCat arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz.

Lau musikari hauek osatzen dute banda: Xabi (ahotsa), Aitzol (gitarra), Rulo (baxua) eta Fabio (bateria).

Hurrengo kontzertuak