Baionako Death From Above death metal bandak abenduaren 12an kaleratuko du bigarren diskoa. Reckoning of the Damned izango da izenburua eta Great Dane Records zigilu frantziarrarekin argitaratuko dute.
Remedy Art Design arduratu da azala egiteaz, eta abesti zerrendarekin batera ikus dezakezue:
01. Apex predators
02. God of terror
03. Prelude to retribution
04. Abomination reborn
05. Death factor
06. Dread fear terminate
07. Echoes of sacrifice
08. Blood of the fallen
09. Reckoning of the damned
Dagoeneko hiru abesti dituzue entzungai beraien Bandcamp atarian:
Can Of Worm, Scorn eta Red Dead bandetako lau musikarik osatzen dute Death From Above: Manu Iriarte (ahotsa eta gitarra), Julien Tastet (baxua), Anthony Dufau (gitarra) eta Patrick Talgorn (bateria).