2022/08/07

Decline bikoteak "Forlorn Impurity" lan berria entzungai jarri du

Bizkaiko Decline death metal taldeak Forlorn Impurity iraupen luzeko lana argitaratu du Brutal Arratia Records zigiluaren bidez. Gaur egun, Rafa Rodriguez (Sönambula) eta Juantxu Domenech (Mutilated Judge) musikarien muturreko proiektua da.

Uda ondoren eskuratu ahal izango da diskoa fisikoki, baina dagoeneko osorik entzun daiteke beraien Bandcamp atarian:

Azala Igor Mugerzak (Abigor Artwork) egin du. Grabazioaz eta nahasketaz Domenechek egin du bere Eate Studios-etan, eta Txikotek (Mass Burial) masterizatu du.

Hurrengo kontzertuak