2022/01/09

Deimocracy bandak "Earth" hirugarren singlea aurkeztu du

Bizkaiko Deimocracy groove metal taldeak urtarrilaren 12an argitaratuko du Erebo bigarren diskoa. Hori gertatu baino lehen, hirugarren eta azken singlea estreinatu dute. Bideoklipa Danel Garayk egin du.

Diskoa Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar), eta iazko urrian crowdfunding kanpaina bat abiatu zuten lan berria finantzatzeko. Hemen duzue azala eta kantu zerrenda:

01. Erebo
02. Kings and Jesters
03. Freedom Ritual
04. Sons of Moon
05. Acheron
06. Welcome to the Valley of Corpses
07. Earth
08. Stygia
09. Spectra
10. True Words
11. Praise of Tears
12. Parasomnia

Beste bi aurrerapenak jarraian entzun ditzakezue:

Deimocracy - Spectra

Deimocracy - Praise of Tears

Deimocracy taldea egun hiru kidek osatzen dute: Ignacio Palacios (ahotsa eta gitarra), Ander Pena (bateria) eta Juan Sampedro (baxua).

Hurrengo kontzertuak