
Bizkaiko Deimocracy groove metal taldeak eten mugagabea iragarri zuen pasa den abenduan, eta urtarrilaren 24an eskainiko dute azken kontzertua, Logroñon.
Horrela ere, The Inner Fortress lan berria argitaratuko dute, kaleratze datarik zehaztu ez badute ere. Seed of Life da hirugarren singlea, eta David Serradilla (Tight Leash ohia) teklatu jotzailearen parte hartze berezia du.
Danel Garay (Withredd) musikari eta artistak zuzenduriko zuri-beltzeko bideoklip batekin sareratu dute:
Hiru estudio desberdinetan grabatu eta ekoiztu dute diskoa: Deimos Studios (Logroño), Chromaticity Studios (Asua, Bizkaia) eta Sonnos Andorra (Andorra).
Aurreratu dituzten beste bi kantak jarraian topatuko dituzue:
Deimocracy - Fields of Misery (letren bideoa)
Deimoracy - A Thousand Lies (letren bideoa)
Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute Deimocracy banda: Ignacio Palacios Palas (ahotsa, gitarra eta sintetizadoreak), Aritz Monteiro (gitarra eta ahotsak), Juan Romero (baxua eta ahotsak) eta Andres Garcia (bateria).