2023/11/21

Deimocracy indarberrituta itzuliko da agertokietara

Etena gaindituta, Ignacio Palacios musikari bizkaitarrak Deimocracy groove metal taldea berrabiarazi du. Palacios Errioxara joan zen bizitzera arrazoi pertsonalengatik, eta han berrosatu du banda.

Gaur egun, laukote honek osatzen du Deimocracy: Ignacio Palacios (ahotsa, gitarra eta sintetizadoreak), Juan Romero (baxua), Aritz Monteiro (gitarra) eta Andrés Garcia (bateria).

Datorren urte hasieran agertokietara itzuliko dira, eta hamabi kontzertu iragarri dituzte. Horietako batzuk Euskal Herrian izango dira. Martxoaren 9an Bilbon ariko dira, maiatzaren 18an Iruñeko Krawill aretoan eta urriaren 5ean Portugaleteko Groove aretoan.

2022ko abuztuan beraien azken kontzertua eman zuten Bilboko Aste Nagusian, Bilborock aretoan. Urte hartan kaleratu zuten Erebo bigarren diskoa, eta hauxe duzue Earth abestiaren bideoklipa:

Hurrengo kontzertuak