2021/12/10

Deimocracy: "Spectra" da bigarren singlea

Bizkaiko Deimocracy groove metal hirukoak urtea bukatu aurretik plazaratuko du Erebo bigarren diskoa. Urrian crowdfunding kanpaina bat abiatu zuten lan berria finantzatzeko, eta helburua betetzea lortu dute.

Hamar abesti izango ditu lanak, eta dagoeneko bi estreinatu dituzte. Spectra tenpo erdiko kantua da bigarrena. Microwave-n kolaborazioa du.

Aurretik, beste abesti bat aurkeztu zuten: Praise of Tears.

Diskoa Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar). Hemen duzue azala eta kantu zerrenda:

01. Erebo
02. Kings and Jesters
03. Freedom Ritual
04. Sons of Moon
05. Acheron
06. Welcome to the Valley of Corpses
07. Earth
08. Stygia
09. Spectra
10. True Words
11. Praise of Tears
12. Parasomnia

Keep One Eye Open estreinako diskoa 2017an argitaratu zuten, baina ordutik taldeak aldaketa ugari izan ditu. Gaur egun hiru kidek osatzen dute: Ignacio Palacios (ahotsa eta gitarra), Ander Pena (bateria) eta Juan Sampedro (baxua).

Hurrengo kontzertuak