2025/10/21

Deimocracy taldeak 'Fields of Misery' bigarren singlea estreinatu du

Bizkaiko Deimocracy groove metal bandak The Inner Fortress lan berriaren bigarren aurrerapena aurkeztu du: Fields of Misery. Letren bideoa segidan ikus dezakezue:

Logroñoko Deimos Studios-etan ekoiztu eta grabatu dute beraien hirugarren diskoa, Ignacio Palacios taldekidearen gidaritzapean.

A Thousand Lies lehen singlea duela hilabete batzuk aurkeztu zuten, hau ere letren bideo batekin.

Irailean, boskote gisa jarraituko dutela adierazi zuten, kideetako batek zuzenekoak denbora batez ezingo dituelako eman. Hauek dira musikariak: Ignacio Palacios (ahotsa, gitarra eta sintetizadores), Aritz Monteiro (gitarra eta ahotsak), Juan Romero (baxua eta ahotsak) —zuzenean ariko ez dena—, Andres Garcia (bateria) eta Charlie (beste musika tresnak).

Hurrengo kontzertuak