2022/08/04

Deimocracy taldeak kontzertuak emateari utziko dio denbora luze baterako

Bizkaiko Deimocracy groove metal bandak urtarrilean argitaratu zuen Erebo bigarren diskoa, eta kontzertu bira baten bidez aurkezten aritu dira. Dena dela, bira espero baino lehenago bukatuko dutela iragarri dute. Azken kontzertua abuztuaren 26an izango da Bilboko Aste Nagusian. Zehazki, Empire of Disease taldearekin batera ariko dira Bilborock aretoan. Gainerako kontzertuetan Nukore gasteiztarrek hartuko dute bizkaitarren lekua.

Denbora luze baterako zuzenekoak emateari utziko diote, Ander bateria jotzaileak aldaketa pertsonal esanguratsu batzuk egitea erabaki duelako. Dena dela, ez dute ordezkorik bilatuko, eta harekin lanean jarraituko dute. Horiek horrela, Mungiako entsegu lokalera itzuliko dira hirugarren diskoa patxadarekin prestatzera. Dagoeneko 30 bat abestiren zirriborroak dituztela adierazi dute. Horrekin batera, Welcome To The Valley Of Corpses kantuaren bideoklipa estreinatuko dute laster.

Azken lana Chromaticity Studios-etan grabatu zuten Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar), eta crowdfunding kanpaina baten bidez finantzatu zuten. Hemen duzue azala eta abesti zerrenda:

01. Erebo
02. Kings and Jesters
03. Freedom Ritual
04. Sons of Moon
05. Acheron
06. Welcome to the Valley of Corpses
07. Earth
08. Stygia
09. Spectra
10. True Words
11. Praise of Tears
12. Parasomnia

Hauxe duzue Earth kantuaren bideoklipa:

Hurrengo kontzertuak