2023/02/09

Delion taldeak "Trumpets Of Heaven" abestiaren bideoa aurkeztu du

Gasteizko Delion heavy metal bandak abenduan estreinatu zuen Trumpets Of Heaven abesti berria. Orain, bideokliparen txanda iritsi da. Urtarrilean grabatu zituzten irudiak Arabako Murgia udalerrian.

Gaur egun, bost musikarik osatzen dute banda. Aitor Arrastia abeslaria eta Sef-Eldin Hamami gitarrista dira kide berrienak. Gainerako irudiak dira Alberto Urrutia bateria jotzailea –kide orijinal bakarra–, Jagoba Perez gitarrista eta Juan Amarilla baxu jotzailea.

Martxoaren 11an Donostiako Euskal Metal Fest jaialdian izango dira Brainstorm alemaniarrekin batera, besteak beste.

Hurrengo kontzertuak