2023/07/04

Dimetal Fest bi egunekoa izango da berriz ere

Irailaren 29an eta 30ean egingo dute VII. Dimetal Fest jaialdia. Antolakuntzak bi eguneko egitaraua berreskuratu du, eta doakoa izango da iazkoaren antzera.

Metal eta rock taldeez osaturiko kartela aurkeztu dute: Pi.L.T., Cobra, Asgarth, Numen, Bullets Of Misery, Kristonak, We Exist Even Dead, Rodeo, Calathea, Alma Culter eta Penny Fleck.

Aurrerago argituko dute banda bakoitzak zein egunetan joko duen.

Hurrengo kontzertuak