2022/08/24

Dimetal Fest egun bakarrekoa eta doakoa izango da

Bueltan da Dimetal Fest jaialdia. Irailaren 24an izango da, Ugaranako plazan, eta lau taldek joko dute: Soziedad Alkoholika, Leize, Elbereth eta Herra. Sarrera doakoa izango da.

Horiek horrela, hiru urteren ondoren jaialdia egin ahal izango dute antolatzaileek. Gogora dezagun 2020ko kartela atzeratu eta 2021ekoa bertan behera utzi behar izan zutela pandemiarengatik.

Hurrengo kontzertuak