2018/12/24

Dimetal Fest jaialdiak bi egun izango ditu 2019an ere

Irailaren 27 eta 28an izango da 2019ko Dimetal Fest jaialdia. Aurtengoak arrakasta izan du eta ehunka pertsona izan dira Bizkaiko Dima herrian metal eta rock doinuez gozatzen. 30 talde inguru aritu ziren lau kontzertu gunetan. Beste hainbat jarduera egin zituzten. Datorren urtean ere bi eguneko festa izango da, eta hilabeteak aurrera egin ahala joango dira taldeen izenak konfirmatzen. 

Dimetaleroak elkartea da jaialdiaren antolatzailea eta informazio guztia ondorengo Facebook orri honetan topatuko duzue.

Hurrengo kontzertuak