2018/07/17

Dimetal Fest jaialdiak webgunea du

Udako jaialdiak bukatzen direnean Dimetal Fest iritsiko da. Bizkaiko Dima herria heavy metalak hartuko du irailaren 28 eta 29an. Dimetaleroak Kultur Elkarteak informazio asko aurreratu du dagoeneko, eta azkenik, jaialdiaren webgunea estreinatu dute: http://www.dimetalfest.com

Era berean, egitarauaren promozio bideoa aurkeztu dute.

Bere garaian aurreratu bezala, jaialdiak lau kontzertu gune eta 30 hamar musika talde izango ditu. Irailaren 28ko taldeen zerrenda helbide honetan ikus dezakezue, eta irailaren 29koa, berriz, beste helbide honetan. Konfirmatu dituzten bandez gain, azken bat falta da, eta laster iragarriko dute sorpresa gisara.

Herriko Burdina izango da Dimetal Fest-en hedabide ofiziala, iraileko azken asteburuan.

Hurrengo kontzertuak