
Bizkaiko Dire End taldeak Burned to death estreinako kantarekin aurkeztu du bere burua. Hainbat bandetan ibilitako bost musikariren proposamen berria da: euskaraz eta ingelesez abesturiko death metal teknikoa.
Aurreneko abestia plataforma digitaletan entzun daiteke, eta haien Youtube kanalean ikusgai jarri dute bideoklip esanguratsua:
"Urteetako lana eta muturreko metalarekiko dugun ikuspegia adierazteko beharra genuen. Dire End indarra, zintzotasuna eta kaos kontrolatua izatea nahi dugu. Beti ere, gure sustraiekin konektatuta", adierazi du boskoteak.
Honela aurkeztu dute kanta: "Taldearen esentzia jasotzen du: konplexutasun instrumentala, ahots zitalak eta euskal sustraiekin lotura sakona duen lirika".
Dire End osatzen duten musikariak dira Erroia (ahotsa), Iñigo (gitarra), Peter (gitarra), Sergio (baxua) eta Niko (bateria).
Lehendabiziko kontzertua urriaren 24an emango dute Bilboko Santana 27 Blue aretoan, Deimocracy eta Herra bandekin batera.