
Bizkaiko Dire End muturreko metal bandak Burned to death lehen diskoa sareratu du. Euskaraz eta ingelesez abesturiko zortzi abesti ditu, death metal teknikoaren ildokoak. Lana osorik entzungai jarri dute plataforma digitaletan.
Beraien kabuz grabatu, nahastu eta masterizatu dute lana, eta Sutxart artista arduratu da diseinuaz.

01. Burned To Death
02. Inguma
03. Errementari
04. Stuck in this cave
05. Medusa
06. 1928
07. XI
08. A place to stay
Horietako bi bideoklip esanguratsuekin estreinatu zituzten:
Dire End - XI
Dire End - Burned to death
Bost musikari hauek osatu dute Dire End taldea: Erroia (ahotsa), Iñigo (gitarra), Peter (gitarra), Sergio (baxua) eta Niko (bateria).