2025/10/19

Disharmonik bandak 'My Inner Ghosts' lanaren lehen singlea aurreratu du

Barakaldoko Disharmonik metal hirukoak azarorako aurreikusten du argitaratzea My Inner Ghosts lan labur berria. Bost abestikoa izango da, eta horietako bat estreinatu dute: In Flames.

Plataforma digitaletan topatuko duzue. Jarraian, berriz, taldeak prestaturiko letren bideoa:

Hauxe duzue azala eta kanta zerrenda:

01. Embers Arise
02. In Flames
03. Overcoming My Inner Ghosts
04. Crushing You
05. Invisible
06. Never Surrender

Disharmonik bandaren oinarria Jon eta Alberto Barrueco anaiak dira, gitarrista eta bateria jotzaile zein abeslaria, hurrenez hurren. Asier Elosua baxu jotzailea da hirugarren kidea. Musikalki, muturreko metal melodikoa jorratzen dute, thrash, death eta black metal doinuak nahastuta.

2016an kaleratu zuten The Beginning of Agony lehendabiziko diskoa.

Hurrengo kontzertuak