2023/09/01

Dormanth bandak 'Demons' abesti berria aurkeztu du

Bizkaiko Dormanth melodic death metal taldeak iraupen luzeko disko berriaren hirugarren singlea estreinatu du: Demons. Abesti berria letren bideo batekin aurkeztu dute:

Laukoteak datorren urteko martxoan argitaratuko du lan berria, eta adimenari buruzkoa izango da. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu eta ekoiztuko dute.

Disko berriko beste bi aurrerapenak aurrez plazaratu zituzten, eta jarraian entzun ditzakezue:

Dormanth - State Of Mind

Dormanth - Lobotomy

Hurrengo kontzertuak