2019/04/05

Dormanth bandak "Sea of Trees" kantua aurreratu du

Bizkaiko Dormanth melodeath taldeak Abyss lana plazaratuko du maiatzean, Base Record Production zigiluarekin. Lau abesti berri eta birgrabaturiko beste bi izango ditu. 

Sea of Trees kantua da aurreratu dutena. Japoniako Aokigahara mendian oinarrituta dago, buruaz beste egiten dutenen baso gisa ere ezagutzen dena. 

Grabazioak Sinergia eta K-215 estudioetan egin dituzte, eta azala The Blind Gallery diseinu zerbitzuarena da.

Hurrengo kontzertuak