2022/07/14

Dormanth laukoteak "State of Mind" singlea plazaratu du

Bizkaiko Dormanth melodic death metal bandak uztailaren 21ean kaleratuko du bi abestiko single berria. State of Mind eta Lobotomy dira kantuak, eta horietako bat da aurreratu dutena. Jarraian entzun dezakezue:

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute lan berria Pedro J. Mongeren gidaritzapean. Azala eta letren bideoa The Blind Gallery diseinatzaileak egin du.

Hurrengo kontzertuak