Donostiako Dravernue heavy metal taldeak El Fantasma del Delirio (Parte III) hirugarren lan laburraren bigarren kanta sareratu du.
Oraingoan, Hiverland bandaren Dreamcatcher diskoko Flashback abestia da moldatu dutena, eta Analepsis izenburua jarri diote.
Aurretik, ordea, lan laburraren lehen kanta ere entzungai jarri zuten: No más héroes.
Bestalde, otsaila bukaeran, Manex Etxeberria baxu jotzailearen agurra iragarri zuten, arrazoi pertsonalengatik. Zuzenekoetarako Alex Rodrigues taldekide ohia berreskuratu dute.
Beste bi lan laburrak osorik segidan topatuko dituzue:
Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte II)
Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte I)