2021/05/28

Dravernue bandak "El Fantasma del Delirio" abestia plazaratu du

Donostiako Dravernue heavy metal taldeak El Fantasma del Delirio lan berriaren izen bereko kantua estreinatu du. Proyecto D.A.G.D.A. lehen diskoaren hitzaurrea kontatuko dute lan horren bidez, eta Hiverland bandaren Dreamcatcher lana egokitu dute horretarako.

El Fantasma del Delirio abestian Arkaitz Zayas (Hiverland ohia) eta Pablo Ocampo musikariek parte hartu dute:

Aurrez, La Leyenda Revelada abestia aurkeztu zuten:

Hamabi abesti izango ditu, lau diskotan banatuta (bakoitzean hiru kantu). Bi urtetan zehar estreinatuko dituzte; sei abesti urte bakoitzeko, eta hiruhilekotan banatuta. Bakoitzak kolore desberdineko amets harrapari bat izango du azalean. Paul Sirats diseinatzaileak egin du, eta jarraian ikus dezakezue lehen atalarena:

Boskotea berrosatuta ondorengo musikariek osatzen dute banda: Raul Gil (ahotsa), Unai Iglesias (gitarra), Manex Etxeberria (baxua), Ekaitz Acedo (bateria) eta Eider Bailador (teklatuak).

Hurrengo kontzertuak