2025/05/04

Dravernue bandak 'El Fantasma del Delirio' borobildu du

Donostiako Dravernue heavy metal taldeak El Fantasma del Delirio (Parte III) hirugarren lan laburra borobildu du. El Imperio de las Pesadillas abestia da hirugarren eta azken abestia.

Gogoratu behar da lan labur hauek Hiverland bandaren Dreamcatcher diskoa dutela oinarri. 2013an argitaratu zuten, eta, guztira, hamasei pieza ditu.

Hain zuzen ere, Nightmare's Empire izenekoaren moldaketa da aurkeztu dutena, hiru ahotsetara. Izan ere, Raul Gil eta Unai Iglesias taldekideek abesten dute, Arkaitz Zayasen (Hiverland ohia) kolaborazioarekin.

Lan laburra osorik entzun dezakezue beraien Bandcamp atarian:

Beste bi lan laburrak osorik segidan topatuko dituzue:

Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte II)

Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte I)

Hurrengo kontzertuak