Donostiako Dravernue heavy metal taldeak El Fantasma del Delirio lau ataleko lana borobildu du. Hain zuzen ere, laugarren eta azken atala osatu dute Descansa abestiarekin.
Hau ere, Hiverland bandaren Dreamcatcher diskoko Hush now kantaren gaztelaniazko moldaketa bat da. Bi gonbidatu berezi ditu: Elizabeth Amoedo abeslaria (Against Myself) eta Pablo Ocampo gitarrista (Hiverland ohia).
Atal bakoitzak hiruna abesti ditu. Guztira, beraz, hamabi kanta ditu El Fantasma del Delirio lanak. Guztiak entzungai dituzue gipuzkoarren Bandcamp atarian:
Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte IV)
Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte III)
Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte II)
Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte I)
Lan berri hau zuzenera eramateko asmoa du boskote berrosatuak. Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute banda: Raul Gil (ahotsa), Unai Iglesias (gitarra), Iñaki Mujika (baxua), Eider Bailador (teklatua) eta Ekaitz Acedo (bateria).
XIII. Zombie Jaialdian ariko dira azaroaren 29an, Donostiako Larratxo Kultur Etxean. Zenobia eta Killwolf taldeekin batera joko dute.