2021/12/24

Dravernue bandak "El Fantasma del Delirio (Parte II)" lan laburra osatu du

Donostiako Dravernue heavy metal taldeak El Fantasma del Delirio (Parte II) lan laburraren hirugarren eta azken abestia estreinatu du: Pasión Escarlata. Hiverland bandaren Dreamcatcher diskoko Scarlet Passion abestiaren moldaketa da. Sagako bigarren EPa osorik entzungai duzue.

Ekainean, berriz, El Fantasma del Delirio (Parte I) lehen lan laburra osatu zuten:

Guztira hamabi abesti izango dituen lana da, lau ataletan banatuta. Bakoitzak hiruna kantu izango ditu. Esan bezala, Hiverland taldearen Dreamcatcher diskoaren moldaketak dira.

Hurrengo kontzertuak