Donostiako Dravernue heavy metal bandak boskotea berrosatu du, eta aurki aurkeztuko du baxu jotzaile berria.
Bitartean, El Fantasma del Delirio (Parte IV) laugarren eta azken lan laburraren piezak estreinatzen ari da. Antes de partir bigarren kanta sareratu dute, Hiverland bandaren Dreamcatcher diskoko Before the journey abestiaren moldaketa.
Laugarren atalaren aurreneko pieza, berriz, ekainean estreinatu zuten. Nada es para siempre da bere izenburua, eta David Arredondo (Taken) abeslaria da gonbidatu berezia.
Aurreko hiru atalak osorik entzun ditzakezue gipuzkoarren Bandcamp atarian:
Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte III)
Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte II)
Dravernue - El Fantasma del Delirio (Parte I)