2020/10/09

Dravernue taldeak baxu jotzaile berria du

Donostiako Dravernue heavy metal bandak aldaketa bat izan du boskotean. Alex Rodrigues baxu jotzaileak uztea erabaki ondoren, Manex Etxeberriak (Hira ohia) hartu du bere lekua.

Honela aurkeztu dute taldekide berria: "Gaur egun izugarria da! Dravernue taldeko gauza astun guztiak eramango dituen arduraduna aurkeztuko dizuegu ohore handiz! Musikari bezala berari buruz esan dezakegun guztia txiki geratzen da. Maila handiko baxujolea, esperientzia handikoa. Ez daukagu inolako zalantzarik bera gurekin egotea taldeak irabazten duela. Mila esker gure itsasontzira igotzeagatik! Harro gaude zu gurekin egoteaz!".

Dravernue bandak iazko azaroan argitaratu zuen Proyecto D.A.G.D.A. estreinako disko-liburu kontzeptuala. Kritika lotura honetan irakur dezakezue, eta elkarrizketa beste honetan

Hurrengo kontzertuak