2021/09/24

Dravernue taldeak "El Fantasma del Delirio" lanaren bigarren zatiari hasiera eman dio

Donostiako Dravernue heavy metal bandak El Fantasma del Delirio (Parte II) lan laburraren lehen kantua estreinatu du: Los Rebeldes. Hiverland taldearen Dreamcatcher diskoko Rebels abestiaren moldaketa da.

Ekainean El Fantasma del Delirio (Parte I) lan laburra osatu zuten, eta kantu guztiak entzungai jarri zituzten beraien Bandcamp atarian.

Guztira hamabi abesti izango dituen lana da, lau ataletan banatuta. Bakoitzak hiruna kantu izango ditu.

Hurrengo kontzertuak