2021/10/29

Dravernue taldeak "La Alianza Comienza" kantua aurkeztu du

Donostiako Dravernue heavy metal bandak El Fantasma del Delirio (Parte II) lan laburraren bigarren kantua aurkeztu du: La Alianza Comienza. Hiverland taldearen Dreamcatcher diskoko The Alliance Has Begun abestiaren moldaketa da.

Aurretik, Los Rebeldes kantua estreinatu zuten:

Ekainean, berriz, El Fantasma del Delirio (Parte I) lan laburra osatu zuten, eta abesti guztiak entzungai jarri zituzten:

Guztira hamabi abesti izango dituen lana da, lau ataletan banatuta. Bakoitzak hiruna kantu izango ditu.

Hurrengo kontzertuak